Leaktibai eta Antsotegi Hotela Jatetxea, elkarlanean uztartuz, errutinatik irten eta erlaxatzeko jardunaldi ahaztezinak antolatzen ditugu. Helburu pertsonalak betetzeko, ekintza paregabeak burutzeko asmoz, denboran eta intentsitatean malguak diren esperientziak eskaintzen ditugu.
 
Antsotegi Hotelaren inguruan burutu ahal diren ekintza edo otorduetatik hasita, “team building”, multiabentura edo hainbat egunetako jardunaldietaraino. Lea Artibai eskualdea ardatz gisa hartuta, Euskal Herri osoan zehar hedatzen diren irteera gidatu, abentura zirkuitu edo ikastaro desberdinez gozatzeko aukera izango duzu.
 
Gure multiabentura ekintzak kooperazioa, talde lana eta autosuperazioa sustatzeko prestatuak daude. Taldeka zein banaka gainditzeko erronkek, esperientzia ahaztezina eskainiko dizuete gure abentura instalazioetan zein inguruetan. Aukera honi esker, bezeroak nahi dituen ekintzak hautatu ahalko ditu antolamentu eta desplazamenduaz arduratu beharrik gabe.
Zure abileziak frogan jartzeko, hainbat jardunaldi eskaintzen ditugu, “Coaching” edo “Gymcana” bezalakoak. Aukera horien artean, tirolina, eskalada, zubi tibetarreta, edo XIV mendeko Antsotegi burdinolako andapara zeharkatzen duen via ferrata gainditzeko abagunea izango duzu .

Horrez gain, gure monitore titulatuei esker, kantauriar itsasoaren gainetik puentig egiteko, lamien haitzuloa ezagutuz espeleologia praktikatzeko, egundoko lekuetan harroilen jaitsiera egiteko edo “coastering” eta eskalada bezalako beste hainbat ekintza burutzeko aukera izango duzue.

Ez ezazu galdu gure ekintzetan parte hartzeko aukera. Jarri zaitez kontaktuan gurekin data eta eskaintzen inguruko informazioa jasotzeko. Jarri zaitez kontaktuan gurekin data eta eskaintzen inguruko informazioa jasotzeko.
Gozatu ezazue zuentzat propio prestatutako festa batekin, familia eta lagunen artean. Leaktibai bidez, ekintza solteak edo egun guztiko jaialdia antolatzeko aukera eskaintzen dizuegu:
- Goizean: Jardunaldi aktiboa: BTT, puenting, espeleologia…
- Eguerdian: Bazkaria Antsotegi Hotelean
- Arratsaldea: ekintza Antsotegi Hotelean; Herri kirolak, “Gymcana”…
- Gauean: Afaria ikuskizunarekin eta ostatu hartzea Antsotegi Hotelean
Ikasleentzako espreski antolatutako ekintza eta tailerrei esker, esperientzia hezigarri eta ahaztezinak eskaintzen ditugu. Modu aktibo eta ludiko batean, inguru naturala ezagutarazi eta errespetuz jokatzen irakasteaz gain, bertako kultura eta tradizioak aditzera ematea da gure helburua. Horretarako, taldearen beharrizanetara moldatuta dauden ekintza desberdinak antolatzen ditugu.
Ekintza eta tailerrak gure instalazioetan burutzeaz gain, eskoletara joateako aukera ere badugu, gure lan-talde eta materialak bertara mugituz. 
 
Jarri zaitez kontaktuan gurekin informazio gehiago eskuratzeko.
Leaktibai-tik Multiabentura Parke eta Tailer Mugikor zerbitzua eskaintzen dugu jaialdi publiko zein festa pribatuetarako. Gure monitore titulatuak, bertan izango dira publiko anitz eta zorrotzena dibertiarazteko. Hanbat ekintza eskaintzen ditugu. Hala nola, eskalada, rapela, oreka jokoak, kutxen jokoak, “slacline” edo herri kirolak edo tailer anitzak. Gure zerbitzuak kontratatzean beti barneratzen dira erantzukizun zibileko asegurua, istripuetarako asegurua, material tekniko homologatua eta monitore titulatuak. Eskatu ezazu aurrekotua zure festa edo jaialdirako.
 
Escalada, tirolina, tiro con arco, jumarear, rapel, talleres varios, juegos de equilibrio, juego de las cajas, slacline, herri kirolak...

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies