HURRENGO EKINTZA

APUNTATZEN ZARA?

[eventBox id="3"]

Arazoak badituzu edo informazio gehiago behar baduzu edo bakarrik|sinpleki zu alcuna argitzea nahi duzu zure plazak gordetzeko zalantza egiten du, harremanetan jar zaitez gurekin

Telefonoa: +34 688 826 797           Mail: info@leaktibai.eus

GURE JARDUERA GUZTIAK

PUENTING

Ausartu zaitez zure bizitzako salto ederrena egiten. Kantauriar Itsasoa eszenatoki gisa hartuta, 40 metrotako jauzia egiteko aukera izango duzu. Gozatu ezazu segurtasun osoz, gure talde titulatu eta trebearen eskutik, gorputz osoan zehar adrenalinaren eragina sentitzen duzun bitartean. Urte osoan zehar antolatzen ditugu “puenting” saioak Atxazpi inguruan.
Egun horretarako, zure arropa erosoenak jaztea gomendatzen dizugu. Gainontzeko material guztia guk eramango dugu. Gure monitoreek kirol mota hau zertan oinarritzen den azalduko dizute, eta modurik seguruenean dibertiarazteaz arduratuko dira.
Iraupena: 2-3 ordu   |   Gutxieneko adina: 12 urte 

ARROILEN JAITSIERA

Arroilak, ur-jauziak, txirristak, rapela… dena nahasten da ospea hartzen doan ekintza honetan. Bertan ikuspegi apartez eta ur gardenez gozatzeko aukera izango duzu.Harrietatik igo, salto egin, igeri egin, irristatu eta dibertitu zaitez abenturaz eta emozioz beteriko jarduera honetan. Gure ekintza guztiak zure behar izanetara egokitzen ditugu beste ezerri garrantzirik eman gabe
Gure tituludun begiraleak zurekin egongo dira denbora osoan abenturaz era seguru eta dibertigarri batean gozatzeko helburuarekin, non kezkak albo batera utzita benetako inguruan ditugun paisai ederrenekin gozatuko dugun.
Euskal Herria:
Saturio arroila(Elgoibar, Gipuzkoa): Arroil familiarra hastapena
Aguake arroila(Antoñana, Araba): hastapena
Sintxita arroila (Orozko, Bizkaia): Aurreratua (Nivel III)
La Leze arroila(Araia,Araba): Aurreratua (Nivel III)
Artazul / Lizebar arroilak (Arteta, Nafarroa): Aurreratua (Nivel IV).
Pirinioak:
Sierra de Guara: (Formiga, gorgonchon,Mascun, Vero, Peonera, Basender,Oscuros del balcerd, palomeras del flumen, fornocal…)
Sorrosal, Carpin, gorgol, boca del infierno.
Iraupena: Lanaldi-Erdia   |   Gutxieneko adina: 12 urte

ESPELEOLOGIA

Leize zulo batean sartzen bagara?? Leaktibai euskal herriko leku magikoak ezagutarazteko aukera paregabea ematen dizu.
Leaktibai lea artibai eta euskal herrian zehar banandutra dauden kobazulorik ederrenetara eramango zaitugu. Ez zaigu axola kirol hau sekula egin baduzu ere, gure lan taldea zurekin denbora osoan egoteaz gain, bidean zehar ikusiko ditugun gauza guztioen berri emango dizu, zure behar izanetara egokituko den biderik onena erabiliz.

Ekintza honekin lur zoruan dagoen benetako magia ezagutzeko aukera izango duzu bere formazioaz gozatzen erarik seguruenean, non kirola egiteaz gain, bizi osoan barruan geratuko zaigun oroitzapenarekin bueltatuz.
Leaktibai ekintza burutzeko beharrezkoa den materiala emango dizu, disfrutatzea gelditzen da bakarrik
Iraupena: Lanaldi-Erdia   |   Gutxieneko adina: 12 urte

COASTERING

Eskalatzea, arroilen jaitsiera eta itsasoa, zer gehiago eskatu dakioke abentura jardunaldi bati? Bizkaiko kostaldea ezagutzeko aukera izango dugu jardunaldi honetan. Lekeitioko itsasbazterraren orografiari esker, ikuspegi paregabeez gozatuko dugu.
Oinez, igeri eginez zein salto eginez inguratuko dugu itsasertza. Beharrezko kasuetan, rapelatzea eta tirolinetan jauzi egitea bezalako teknikez ere baliatuko gara. Jarduera hau 4-5 ordutan zehar burutuko dugu, eta irteera orduak mareen arabera izango dira. Coastering jardunaldiak burutzeko, baldintza klimatologikoak eta Kantauriar Itsasoa lagun izan beharko ditugu.
Nahitaezkoa da igeri egiten jakitea - Gutxieneko adina: 12 urte. - Beharrezkoa da gutxienez 4 pertsonako taldea osatzea.

ESKALADA

Ezagutu ezazu eskalada gure talde titulatu eta profesionalari esker. Inguru paregabeez gozatzen duzun bitartean, zure kirol erronkak gainditzeko aukera izango duzu.
Ekintzaren intentsitatea, taldearen mailara egokitzen dugu. Oinarrizko ezagutzetatik hasi, eta teknika aurreratuenak ikasteko aukera izango duzu.
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa    |    Gutxieneko adina: 8 urte

MENDI-IBILALDIAK

Aprobetxatu naturan murgilduta dauden bideetan zehar ibilaldi luze bezain ederrak burutzeko. Talde profesional eta titulatu batek eskaintzen duen laguntza eta babes osoa izango duzu.
Hainbat irteera desberdin antolatzen ditugu urtean zehar, publiko guztientzat moldatuak: familiak, lagun taldeak, bikoteak… 
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa   |   Gutxieneko adina: 8 urte

GYMKANA

Gozatu ezazu abenturaz eta emozioz beteriko jardunaldi batez lagun artean. Ingurune naturalean zauden bitartean, gure ekintzekin ongi pasatzeko aukera bat eskaintzen dizugu. Zirkuituak adin guztietara moldatzen ditugu.
Ekintzak: Herri kirolak, arku tiroa, oztopoak gainditzea, oreka jokoak, multiabentura, jumareatzea, rokodromoa, orientazioa...
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa    |    Gutxieneko adina: 8 urte

MULTIABENTURA

Zatoz multiabentura ekintzez gozatzera Leaktibai egoitzara. Gure talde profesionala momentuoro izango duzu ondoan, joko, kirol eta erronka desberdinekin ongi pasatu dezazun. Leaktibai, Multiabentura Parke Mugikor zerbitzua eskaintzen dugu. Jaialdi publiko zein festa pribatuetan publiko anitz eta zorrotzena aho zabalik utziko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, jarri zaitez kontaktuan gurekin. Ekintzak: eskalatzea, tirolina, arku tiroa, jumareatzea, rapela, askotariko tailerrak, oreka jokoak, kaxen jokoa, slacline, herri kirolak…
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa / Ostatu-gauekiko hainbat eguneko jardunaldia egiteko aukera.     |    Gutxieneko adina: 6 urte

NEGUKO MENDIZALETASUNA

Zatoz neguko irteera zoragarriez gozatzera elur-erraketekin. Irteeren zailtasuna taldearen arabera moldatzen dugu. Paisaia ikaragarriez gozatzeaz arduratu beharko zara soilik, gainontzeko guztiaz gu egingo gara kargu.
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa / Ostatu-gauekiko hainbat eguneko jardunaldia egiteko aukera.     |    Gutxieneko adina: 8 urte

BTT 

Ezagutu itzazu Bizkaiko txoko ezkutuenak, bertako baso eta haranetan zehar pedalei eraginez. Zeharka itzazu paisaia liluragarrienak, eta naturarekin bat egin ezazu jardunaldi ahaztezin honetan.
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa    |    Gutxieneko adina: 12 urte

SURF

Ur aktibitateak antolatzeko, Dzingua Kirol Ekintzak lantalde adituaren laguntzaz baliatzen gara. Beraien eskutik, surf ikastaroak jasotzeko aukera izango duzu. Hasiera batean, hasiberrientzako eskolak emango dira, eta aurrera egiteko aukera izango duzu taldea sortzekotan. Monitore bakoitzeko, sei ikasle onartuko dira.
Aste osoko ikastaroa: Egunean ordu eta erdiko jardunaldiak, astelehenetik ostiralera.
Asteburuko ikastaroa: Egunean ordu eta erdiko jardunaldiak, larunbat eta igandeetan.
Ikastaro solteak: Ikastaro solteak jasotzeko aukera oinarrizko abileziak lantzeko.

TIROLINAK

Salto egin ezazu gure tirolinetatik, eta lagun artean zauden bitartean barruan duzun adrenalina askatuko duzu. Eskualdean zehar antolatzen ditugun ekintzez gain, urte osoan zehar martxan dagoen zirkuitu bat ere badugu.
Gure talde profesionala, momentuoro izango da zurekin ekintza dibertigarri honetaz goza dezazun.
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa    |    Gutxieneko adina: 12 urte

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies